Xabier Otaolea

Xabier Otaolea Delgado (Bilbo, 1989) konposizioa ikasi zuen Musikenen Ramón Lazkano eta Gabriel Erkorekarekin, besteak beste. “Izaerak” eta “Dolmen” lanak estreinatu zituen Bilboko BBVA musika garaikidearen zikloan. 2016an OSEk “Agartha” orkestrarentzako obra interpretatu eta estreinatu zuen. Urte berean, Gracia Querejetak “Kalebegiak” proiekturako zuzendutako film laburraren soinu banda konposatu zuen. Bilboko Txistulari bandarekin parte hartu du modu aktiboan “Txistuak hitz egiten duenean” ikuskizunaren bitartez, eta euskal musika herrikoiaren arregloak eginez.