Xake Mate! Mahai jokoen arratsaldea - Iñaki Vázquez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Xake Mate! Mahai jokoen arratsaldea

Xake mate

Txikiak garenetik mahai jokoetan jolastu izan dugu familia eta lagunekin. Joku haiek errazak ziren eta askotan dadoak bota edo fitxak mugitu behar genituen soilik. Gero, nerabezarora gerturatzen garenean, Oca edo Parchís-a albo batera uzten dugu joku ugari ematen dizkigun karta-sorta hartzen dugularik. Joku hauek konplexuagoak dira eta elementu berriak barneratzen ditu: estrategia, probabilitatea eta psikologia. Zortea ahaztu gabe; hasiberriak laguntzen ditu lehiakide indartsu baten aurrean irabazten.

Mahai joko batekin jolastea esperientzia bat da. Ondo pasatzea askotan ez du jokoarekin zerikusirik, jokalariek sortutako giroarekin baizik. Saio bakoitzean zailtasun desberdineko jokuak proposatuko ditugu; joku desberdinak, aparteko funtzionamenduekin eta publiko guztientzat, haur, gazte eta heldu. Helburua mahai-joko mundu zabala ezagutaraztea eta arratsalde dibertigarria pasatzea da. Ez galdu txanda!

 

2018ko saioak:

  • Urtarrilak 26
  • Otsailak 23
  • Martxoak 23
  • Apirilak 27
  • Maiatzak 25
  • Ekainak 29
  • Uztailak 27 (Cristina Enea parkea)
  • Abuztuak 24 (Cristina Enea parkea)
  • Irailak 28
  • Azaroak 9
  • Azaroak 30
  • Abenduak 28

  • Data: Ostirala, 2016ko Urriak 14 > Ostirala, 2018ko Abenduak 28
  • Ordutegia: 18:00-20:00 (Hilabeteko azken ostiraletan)
  • Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
  • Hizkuntza: EU+ES
  • Sarrera: Librea
  • Prezioa: Doan

Guests

Iñaki Vázquez

Kimika ikaslea eta mahai-jokoen zalea