Yto Barrada - Erakusketa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Yto Barrada

Yto Barrada

Yto Barrada artistak (Paris, 1971) bere etorki herrialdean garatu du bere lan gehiena. The Strait Project lanean (1999-2003) Tangerren idiosinkrasia erretratatu zuenetik, Schengen tratatua indarrean jarri ondoren, Gibraltarreko itsasarteko beste aldetik Europara begira dagoen hiri moduan, Yto Barradak jarraitu egin du Marokoko alderdi ekonomiko-sozial eta kulturalak azpimarratzen, haren herentzia kolonialari eta haren nortasunari dagokienez.

Tabakalerako erakusketarako, haren lehen bakarkako erakusketa espainiar Estatuan, artistak aurkezten ditu bere lan berrietako bideoak, argazkiak eta eskulturak, bai pieza zaharragoak ere, historia, geografia, tradizioaren asmakuntza eta modernoa denaren esanahiarekin erlazionatutako auziak aztertzen dituztenak.

Haren lan berrienek paleontologia eta ondare nazionala bezalako gaiak aztertzen dituzte.

Haien artean nabarmentzen da Faux départ bideoa (2015), zeinean Marokoko testuinguruan fosil faltsuen ekoizpena aztertzen baitu. North African Toys (2014-2015), berriz, Pariseko Quai Branly Museoko jostailu berbereen sorta bat da, Ipar Afrikan egindako misiolari espedizioetan bildutakoak.

Plumber Assamblage (2015) hoditerien eskultura, ready-made gisara, da iturgin langabetuek Tangerreko azokan erabiltzen duten gailua bezero potentzialak erakartzeko. Instalazio horren bidez keinu bat egiten dio XX. mende hasierako abangoardiako arteari, eta gauza bera egiten du Tangerreko La Maison des femmes Darnako emakumeen laguntzaz egindako tapizean, Sophie Taeuber-Arp artista dadaista suitzarraren diseinu abstraktuetan inspiratua.

Pieza zaharrenen artean daude The Magician (2003) eta The Smuggler (2005) filmak. Haien bitartez Yto Barradak ahotsa ematen die errealitate ekonomikora moldatzen saiatzen ari diren eta gizartearen bazterretan dauden pertsonaiei. Bi bideook magia trikimailuen eta oihal kontrabandoaren argibide eskuliburuak bihurtzen dira, artistaren katalogatu eta inbentarioa egiteko lehiari jarraiki, North African Toysen ere islatuta geratzen dena.

Modernitatea, herentzia koloniala den aldetik, presente dago halaber Reprendre Casa. Carrières Centrales, Casablanca (2013) lanean, marokoar hiriaren urbanizazio modernoaren bilakaera erretratatzen duena tokiko jendearen premia eta ohiturak aintzat hartu ez zituen eredu unibertsalaren porrota bezala.

Marokoko garapen urbanistikoarekiko kezka sumatzen da artistaren aurreko lanetan ere. Beau geste (2009) lanean, gazte talde bat saiatzen da eraikinen arteko lursail bateko palmondo bat salbatzen, higiezin berri baten eraikuntza eragozteko. Palmondoa, Yto Barradaren lanean ikono garrantzitsu bat exotikotasunaren eta modernitatearen sinbolo den aldetik, agertzen da orobat A Guide To Trees for Governors and Gardeners (2014) filmean.

Twin Palm Island (2012) haren pieza ikonikoetako batean laburbildu egiten ditu haren lanean topatuz joan garen ideietako batzuk. Exotikotasuna, turismoa eta gainbehera islatzen dira gainbeheran dauden turistentzako ostatuetako kartelak gogora dakartzan koloreko bonbilladun metalezko eskultura horretan.

A Modest Proposal (2010-2012) eta Faux Guide (2015) serigrafiazko bi poster sortek erakusketa osatu eta palmondoen eta fosilen unibertsoa hedatzen dute.

 

Dokumentazioa

 

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
 

logo issuu Issuu-n irakurri: Orriak - 4
 

descargar Pdf-a jaitsi: Orriak - 4 (pdf - 1.5mb)

 

Laguntzailea:

  • Data: Ostirala, 2016ko Uztailak 8 > Igandea, 2016ko Urriak 9
  • Ordutegia: AR-OG: 12:00-20:00 | OL: 12:00-21:00 | LR: 10:00-21:00 | IG: 10:00-20:00
  • Lekua: Erakusketa Aretoa
  • Sarrera: Librea
  • Prezioa: Doan

Guests

Yto Barrada

Artista

Galeria