Zabaltegi-Tabakalera 2017

Donostia Zinemaldia

Zabaltegi-Tabakalera 2017 - Donostia Zinemaldia

Urteko zinema proposamen ezohikoenei zabaldutako lehiazko saila. Atal honetan ez dago arau formalik, ezta gai-mugarik ere. Benetako "gune ireki" bat, Donostia Zinemaldiko programazioaren barruan.

The Square filmak, Ruben Östlund (Turist) suediar zuzendariaren azken lanak, hasiera emango dio Zabaltegi-Tabakalera sailari, Canneseko azken zinema-jaialdian Urrezko Palma irabazi ondoren.

 

Donostia Zinemaldia jaialdiko sail honetan parte hartzen duten filmak Zabaltegi - Tabakalera saria eskuratzeko lehiatuko dira. Esandako sari hori 20.000 €-ekoa izango da; horietatik 6.000 € film irabazlearen zuzendariak jasoko ditu, eta gainerako 14.000 €, berriz, film irabazlea Espainian banatzen duen enpresak.

 

Sail horretan lehiatuko dira, horrez gain, beste hauek ere: 2007tan Donostia Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion Philippe Garrel-en L’amant d’un jour Lover for a day, Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatua; eta Tesnota Closeness, Kantemir Balagov-en lehen lana, Un Certain Regard sailean aurkeztua. Hemen aipatutakoekin iragarri ziren honako film hauek ere izango dira: Félix Viscarret zuzendariaren Saura(s) filma, Cineastas contadossailaren barruan Muchos hijos, un mono y un castillo, Gustavo Salmerón-ek zuzendutako lehen lana, zeinak Karlovy Varyn dokumental onenaren saria irabazi baitzuen No intenso agora In the Intense Now dokumentala, João Moreira Salles brasildar zinemagilearena, Berlinen lehiatu ondoren; eta Vergüenza Movistar+-en telesaila, Juan Cavestanyk eta Alvaro Fernández Armerok idatzi eta zuzendua; hain zuzen, lan horren munduko estreinaldia izango da. Telesail bat Zabaltegi Tabakalera saria lortzeko lehian sartuko den lehenbiziko aldia da.

Frederick Wiseman (Boston, Estatu Batuak, 1930) zinemagile bikaina, 2016an bere lan-ibilbidea ohoratzeko Oscar saria jaso zuena, Estatu Batuetako gizarteari, lan-esparruei eta erakunde publikoei buruz egin dituen erretratu zorrotzengatik da ezaguna. Azken alor horretakoa da bere azken filma, Ex Libris: New York Public Library, non munduko jakintza-erakunde handienetako batean barneratuko baitu ikuslea. Bere lan-ibilbidean egiten duen 45. filma da, Veneziako Sail Ofizialeko lehian sartu da. Wisemanek Crazy Horse aurkeztu zuen 2011n Zabaltegi-Bereziak sailean, Pariseko kabaret mitikoa aztertzen zuen film bat.

Raymond Depardon (Villefranche-sur-Saône, Frantzia, 1942) frantses argazkilari eta zinemagile ospetsua, Gamma agentziaren sortzaileetako bat eta Magnum agentziako argazkilaria, bitan izan da dokumental onenaren Cesar sariaren irabazle: Reporters (1981) filmarengatik lehenbizi, eta Délits Flagrants (1994) obrari esker ondoren. 12 jours / 12 Days filmean (emanaldi berezia Canneseko zinema-jaialdian), Frantziako zentro psikiatrikoetan barneratutakoek epailearen aurrean izandako entzunaldiak eskuratu ditu Depardonek. Haien zoria 12 egun zeharo garrantzitsutan erabakitzen da, osasun-txostenaren, sendagilearen gomendioaren eta epailearen ebazpenaren baitan.

Hong Sang-soo (Seul, 1960) zinemagileak lengoaia zinematografiko eta estetika bereziak garatu ditu idatzi eta zuzendu dituen 17 filmetan, eta halaxe bihurtu da hegokorear zinemagile ezagunena nazioartean. Iaz zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostian Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours-i esker. Geu-hu / The Day After, nagusiarekin amodio-harremanetan zebilen langile baten ordez sartu den emakumearen lehen lanegunaren berri ematen duen film bat, Canneseko Sail Ofizialean lehiatuko da.

Manuel Abramovichek (Buenos Aires, 1987) dozenaka sari jaso zituen La reina (2013) film laburrarekin; orain, bere bigarren film luzea aurkeztuko du, lehenbizikoa, Solar (2016), BAFICIn aurkeztu ondoren. Soldado-k Berlinaleko Generation sailean parte hartu zuen; film horren bidez, Abramovichek armadan sartzea erabaki duen gazte baten begiradaren bitartez aztertzen du zer zeregin duen Argentinako armadak egun, diktadura amaitu zenetik hiru hamarkada igaro direnean.

Filipa César artista eta zinemagileak (Oporto, Portugal, 1975), zeinak Living Archive eta Visionary Archive ikerkuntza-proiektuetan parte hartu baitu, 2001ean Ginea-Bissaun aurkitutako material entzunezko eta zinematografikoa aztertzen du Spell Reel filmean. Metrajeak Gineako zinemagintzaren sorreraren lekukotza ematen du, 1973an eraildako Amílcar Cabralen ikuspegi deskolonizatzailearen barruan. Berlinen digitalizatua eta zuzenean erakutsia eta komentatua, Berlinaleko Forum sailean aurkeztutako material honek hainbat eztabaida, kontakizun eta aurreikuspen eragin ditu.

Lan-ibilbideari ekin zionetik, nazioarteko zinema-jaialdietan errekonozimendua jaso dute Clément Cogitore(Colmar, Frantzia, 1983) artista garaikidearen lanek: lehen film laburrak, Chroniques-ek (2006), aipamen berezia jaso zuen Entrevues Belfort zinema-jaialdian; Visités (2007) eta Archipel (2011) Locarnoko sail ofizialerako aukeran sartu ziren; eta Bielutine. Dans le jardin du temps (2011) Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen. Braguino filmaren 49 minutuak Siberiako basoaren erdian daude girotuta.

Damien Manivelek (Brest, Frantzia, 1981) –Un jeune poète (Locarnoko aipamen berezia 2014) eta Le parc (Cannes 2016) filmen egilea– eta Kohei Igarashik (Shizuoka, Japonia, 1983) –Voice of Rain That Comes at Night (Seul 2008) eta Hold Your Breath Like a Lover (Locarno 2013) filmen errealizadorea– elkarrekin zuzendu dute La nuit où j’ai nagè / The Night I Swam, Frantziaren eta Japoniaren arteko koprodukzio bat, Veneziako Orizzonti sailerako aukeratua.

Bere lehen filma, Poslednata lineika na Sofia / Sofia’s Last Ambulance (2012), Canneseko Kritikaren Astean aurkeztu ondoren, Ilia Metevek (Bulgaria, 1981) 40tik gora sari eskuratu zituen: besteak beste, dokumental onenarena Karlovy Varyko zinema-jaialdian. Bere bigarren film luzearekin, ¾  izenekoarekin, familia batek elkarrekin emango duen azken uda irudikatu du, eta Cineasti del Presente saileko Urrezko Lehoinabarra irabazi berri du Locarnoko zinema-jaialdian.

Film laburren alorrean, obra hauek gaineratu zaizkie lehenago ere jakinarazitako Plágan / Plague (Koldo Almandoz) eta Plus Ultra-ri (Samuel M. Delgado eta Helena Girón): El sueño de AnaJosé Luis Torres Leiva txiletar zinemagilearena, Obreras saliendo de la fábricaEl cielo, la tierra y la lluvia eta iaz sail honetarako aukeratutako El viento sabe que vuelvo a casa obren egilea; Gwendolyn GreenTamyka Smithena, 2015ean Ikusmira Berriak programaren lehen edizioan parte hartu zuen; CalipatriaGerhard Treml eta Leo Calicerena, 2016an Ikusmira Berriak programan parte hartu eta postprodukzioko REC Saria eskuratu zuen lana; Flores, 2017an IndieLisboan FCSH Saria / Nova New Talent Award - Short Film saria irabazi zuena, Jorge Jácomek zuzendua; eta Sram / ShamePetar Krumovena, amaren eta neskalagunaren artean aukeratu behar duen mutil baten dilema jorratzen duena.

Antolatzaileak:

Zabaltegi-Tabakalera 2017

Donostia Zinemaldia

  • Data: Ostirala, 2017ko Irailak 22 > Larunbata, 2017ko Irailak 30
  • Lekua: Zinema - 1 Aretoa
  • Sarrera: Sarrerarekin

Interesa dakizuke