Zabaltegi-Tabakalera - Ejercicios de Memoria - Paz Encina | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ejercicios de Memoria

Paz Encina

Ejercicios de memoria Paz encina

Ejercicios de memoria, Paz Encina, Argentina, Paraguai, Frantzia, Alemania, 70', JB (Gazteleraz) ingelesezko azpitiuluekin

Paraguaik Latinoamerikako diktadura luzeenetakoa jasan zuen 1954tik 1989ra bitartean. Agustín Goiburú izan zen Stroessner-en erregimenaren aurkari garrantzitsuena. Dokumental hau Goiburúren hiru seme-alaben oroitzapenen bitartez barneratzen da testuinguru politiko horretan.

Paz Encinaren (Asunción, 1971) lehen film luzeak, Hamaca paraguaya-k, prestigio handiko sari ugari lortu zituen; besteak beste, FIPRESCI saria Canneseko zinema-jaialdian. Bere bigarren film luzea, Ejercicios de memoria, munduko estreinaldia izango da Zabaltegi-Tabakalera sailan. Bertan, Alfredo Stroessner-en diktaduraren aurkari saiatuenaren figura aztertzen du: Agustín Goiburú, 1977an Cóndor operazioaren barruan eraila. Ejercicios de memoria haren hiru seme-alaben oroitzapenetan barrentzen da, Latinoamerikako diktadura luzeenetako baten testuinguru politikoa birsortzeko asmoz.