Zatoz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zatoz

Sarrera eta ordutegiak

 

Eraikinera eta Erakusketa Aretora sarrera doakoa da orohar, baita programa kulturaleko zenbait ekitaldietara ere. Edonola ere, aktibitate bakoitzeko informazio orrialdean salneurria adieraziko da, eta izen emate sistema edo sarreren salmenta plataformara bideratuko zaitugu. Kontsulta itzazu Tabakalerako igarobide-guneetara sartzeko eta horietan onartua izateko arau orokorrak.

Icono de un calendario y un reloj

 

Icono de un reloj

Eraikinaren ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00*
Ostiraletan: 9:00-22:00*
Larunbatetan: 10:00-22:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00

 

*Udako ordutegia: Ostiral eta larunbatetan 23:00ak arte.

Icono de dos personas mirando dos cuadros

1 eta 2. erakusketa aretoen ordutegia:

Asteartetik ostegunera: 12:00-20:00
Ostiraletan: 12:00-21:00
Larunbatetan: 10:00-21:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-20:00

 

Artegunea erakusketa aretoaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 11:30-13:30  eta 17:00-21:00
Larunbata, igandea eta jaiegunetan (ekainetik irailera): 11:30-21:00
Larunbata, igandea eta jaiegunetan (gainontzeko hilabeteetan): 11:30-13:30  eta 17:00-21:00

Icono de un cuadrado, un triángulo y un círculo

Ubik Sorkuntza Liburutegiaren ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00

Tel: +34 943 475 050

Eraikineko planoa eta informazioa

 

Informazio Puntuaren ordutegia (1. solairua):

Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 20:00etara
Ostirala: 9:00etatik 21:00etara
Larunbatetan: 10:00etatik 21:00etara
Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara

 

Informazio Puntuaren ordutegia (0. solairua):
Osteguna: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Ostiraletik igandera eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara eta16:00etatik 20:00etara

Info +
info@tabakalera.eu
+34 943 118 855

Tabakalerako planoa

  Tabakalerako planoa jaitsi (Pdf - 0,7mb)

 

Irisgarritasuna

 

Tabakalerak sarrera nagusi bi ditu: Andre zigarrogileen plazatik (sarrera klasikoa) eta Nestor Basterretxea plazatik.

  • Sarrera klasikora hurbiltzeko, eskilarez gain, irisgarritasuna ahalbidetzen duen aldapa badago.

  • Ate automatikoak daude, bai batan zein bestean.

  • Solairu guztierara heltzeko igogailu zabalak daude.

 

Eraikina dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako zein familientzako egokituta dago hein handi batean.

  • Erabilera publikoko komunak, 0, 1, 2 eta 4 solairuetan, kasu guztietan egokituta daude dibertsitate funtzionaladuten pertsonentzako.

  • 0 solairuan haurrentzako komunak eta aldagelak daude. 2. solairuan, berriz, haurrentzako aldagela dago. Ubik sorkuntza liburutegiaren barruan kokatzen da eta, ondorioz, Ubikeko irekita dagoenean erabil daiteke. (Kontsulta ezazu Ubiken ordutegia hemen)

  • Ubikeko sarreran haurrentzako siletak uzteko tokia ere badago.

  • Erroberadun aulki bat dago erabiltzaileon eskura. Behar izanez gero, Info Puntura bertaratuz eskatu daiteke, baita telefonoz edo posta elektroniko bidez: 943 11 88 55 edo info@tabakalera.eu

 

Halaber, kontsultak eta iradokizunak egiteko, Info Puntuarekin jarri harremanetan.

 

Programa eta irisgarritasuna

Zeinu Hizkuntza Interpretazio Zerbitzuarekin (ZHIZ) erakusketetara bisitak eskaintzen ditu Hezkuntza taldeak. Aldez aurretik eskatu behar da taldea sortzeko: hezkuntza@tabakalera.eu

Zineak sei besaulki egokitu ditu, ohiko zabalerakoekin tartekatuak, lehen ilaran. Aldez aurretiko salmentan zenbakitu bezala eros daitezke.

Zinean Bukle magnetiko sistema dago.

Ubik ere irisgarritasun aldetik egokitua dago: altuera ezberdineko kontsulta postuak ditu; apalen arteko tartearen zabalera 1,5 metrotakoa da gutxienez eta erroberadun aulkiekin aurrez aurre kokatzeko aukera ematen dutenak; zenbait edizio postutan programa irisgariak dira eta mahaiek altuera nahikoa dute erroberadun aulkiekin traba ez egiteko, besteak beste.

Infografías de una persona en silla de ruedas, icono de bucle magnético y bebé

Bisitak

 

Tabakalerak erakusketen inguruan doako bisita gidatuak eskaintzen ditu, baita eraikina eta proiektu kulturala ezagutzeko bisitak. Parte hartzeko, aldez aurretik izen ematea gomendagarria da, webgune honen Hezkuntza atalean. Bisiten ordutegiak honako hauek dira:

Bisita solasaldiak:

Hilabetean birritan, asteazkenez, 18:00etan (Gazteleraz) eta 19:00 (Euskaraz)

Eman izena!

Bisita esperimentalak:

Hileko azken asteazkenetan 18:30etatik 20:00etara (Hizkuntza, gonbidatuaren arabera)

Eman izena!

 

 

Talde eta ikastetxeentzako bisitak eta propio eskatutako bisita pribatuak

 

Taldeak eta ikastetxeak

Taldeek eta ikastetxeek Hezkuntza taldearekin harremanetan jar daitezke bisitak lotzeko, hezkuntza@tabakalera.eu posta elektronikora idatziz edo +34 943 118 855 telefono zenbakira deituz.

Idatz iezaguzu!

Bisita pribatuak

Bisita pribatu bat eskatzeko (euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsezez) Informazio Puntuarekin jar zaitez harremanetan info@tabakalera.eu helbide elektronikoan edo deitu ezazu +34 943 118 855 telefono zenbakira.

Idatz iezaguzu!

 

Nola heldu

Infografía de un mapa

Tabakalera Egiako auzunean kokatuta dago, Donostiako erdigunetik hamar minutura oinez. Aldamenean ditu tren geltokia eta Donostiako autobus geltoki berria.

Icono de una persona andando

Oinez:

Iparraldeko Tren Geltokira ibili eta Egiako pasabidea zeharkatu.

Icono de un coche

Ibilgailuz:

Bilbotik: A8 > GI-20 > 9A. irteera.
Baionatik: A8 > GI-20 > 7. irteera.

Aparkaleku hurbilak: AtotxaEstación Donostia

Icono de un autobus

Autobusez:

Dbus: 09, 42, 44, 45, B3 lineak.

Gainontzekoak: Autobus geltokitik, Egiako pasabidea zeharkatu.

Icono de un tren

Trenez:

Iparraldeko Tren geltokitik, Egiako pasabidea zeharkatu.

Jan, edan, erosi eta lo

Tabakalerako eraikinean, kafetegia dago, Taba izenekoa, 0 solairuan, Nestor Basterretxea plazatik sartuta. Gosaltzeko, bazkaltzeko, afaltzeko edota kafe eta edariak hartzeko aukera duzu bertan, bada. Halaber, 4 izarretako hotela ere badago, One Shot Tabakalera House izenekoa, eta jatetxea izatea aurreikusita dago. Era berean, Plazan kokatuta dauden nana., Arteuparte, Basque Living eta Lantöki guneetan, arte, diseinua, moda eta argazkigintzarekin lotutako piezak eros ditzakezu, bertan programatutako erakusketa eta mikroantzerkiez gozatzeaz gain. 

 

inforgrafias de un sandwich, vaso, copa, plato...

Erabilera komertziala ez duten argazkiak eta grabaketak

Tabakalerako eraikineko kale-espazio ezberdinetan izaera komertziala ez duten grabazio txikiak burutu daitezke, baldin eta aldez aurretik baimena eskatzen bada. Grabazio edo argazki-saio pribatuak behar dute izan, konplexutasun teknikorik ez dutenak eta espaziorik ez dituztenak blokeatzen, pertsonen igarotzean traban izan barik. Tripodearen erabilera onartuta dago; ez, ordea, argiztapen-ekipamenduaren erabilera. Halaber, ezin dute Tabakalerako langileen laguntza teknikoren beharrik izan.

Jarraian dagoen eskakizuna bete eskakizuna egiteko: Grabazioak edo argazki-saioak burutzeko espazio-publikoaren erabilera eskaera.

argazki kamera baten ikonoa

Elkarbizitza eta zerbitzuak

Tabakalera kultura garaikideaz gozatzeko gunea da. Lagun gaitzazu eraikinean barrena arduraz ibili eta elkarbizitza errespetatuz.

 

  • Ping pong mahaia 2. solairuko hallean kokatuta dago. Info Puntuan erreserbatu daiteke. Informazioa jasotzeko edo erreserbatzeko: 943 11 88 55 edo info@tabakalera.eu.

  • Doako Wi-Fi-a.

  • Galdutako objektuak Info Puntuan gordetzen ditugu eta astean behin Udaltzaingora eramaten ditugu. Informazio gehiago: 943 11 88 55 edo info@tabakalera.eu

Kontsulta itzazu Tabakalerako igarobide-guneetara sartzeko eta horietan onartua izateko arau orokorrak.

infography dog, coffee, free wifi...