- Zauriak. Feministaldia 2019 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zauriak. Feministaldia 2019

Maier Irigoien, Isabel Sáez eta Iker Oiz-en dokumentala

Zauriak proiektua, eromena, ondoezak eta osasun mentala ikuspegi feministatik jorratzen dituen dokumentala da. Osasun mentalaren/sufrimendu psikosozialaren eta genero-bizipenen arteko elkargunea ikusarazten du, 9 emakumeren errealitatearen bidez. Izendatzen ez dena ez da ikusten, eta ikusten ez dena ez da existitzen.

Lan honek psikopatologizazio-prozesuen eta genero-izaeraren arteko harremana ikusarazi nahi du, eta irudimen-arlokoa gaiztakeria psiko-emozionalen/diagnostikoaren/osasun mentalaren inguruan interpelatu, benetako esperientziak kontatuz, narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoak erabiliz.

Zaurgarritasuna, zaintzak, ondoezak, kolektibitatea, marjinak, generoa... nola ulertzen dugu eromena?

Proiekzioa Feministaldia 2019ren barne egingo da.