ZAZPI T’ERDI | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

ZAZPI T’ERDI

Zazpiterdi kolektiboa

Pello Gutiérrez eta David Aguilar Iñigo bi lagun zinegile dira. Duela hamar urtetik elkarrekin lan egiten dute, Zazpi t’erdi izenpean. Euren lana dokumentalaren, bideo esperimentazioaren eta arte eszenikoen artean mugitzen da. Euren prozesuak eragina egiten du errealaren deiarekin bat egiten duten artistekin eta kolektiboekin garatutako baterako lanean.

Prozesu kolaboratibo honen bidez, Biutz (2012) egin zuten, Rouge Elea konpainia frantsesaren Melillako mugari buruzko antzerki dokumentala eta orain dela gutxi Heriotza bikoitza (2018), sorkuntza kolektibo pieza bat non zuzeneko bideoa eta testimonio dokumentalak nahasten diren.

Euren pelikulak ekoizpen independienteak dira, errealitate eta fikzio genero klasikoen mugekin esperimentatzen dutenak: Zain (2018), Converso (2017), Ozpinaren sindromea (2017), Mara Mara (2016,) edo Nao yik (2011) besteak beste.

Orain dela hamar urte hasi ziren antolatzen Donostia eta Errenteria arteann Lupa dokumental muestra eta Nokodek bideo eta musika esperimental festibala.

Egun bere azken proiektua garatzen ari dira La vía flotante, zientzia ez fikzio bat Punto de Vista festibalerako.