Zer gertatzen da teknologiarekin? - Inés Bebea, Margarita Padilla, Estrella Soria, Sorkin, Eulalia Pérez Sedeño, La_bekka, FemTek | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zer gertatzen da teknologiarekin?

Jokabideei eta teknologiari buruzko topaketa

teknologiaren ahotsak
Partekatu!

Teknologia eta Lab-ak gustatzen zaizkizu, baina noizbait deseroso edo arraro sentitu al zara bertan gertatzen diren gauza batzuengatik? Zeure buruari galdetzen diozu zein puntura arte Lab-ek joera nagusiak partekatu edo erreproduzitzen dituzten? Edo, aldiz, joera horien kontra doazela uste al duzu?

Zer gertatzen da teknologiarekin? kultura eta teknologiari lotutako espazioetan gertatzen diren jokabideak zalantzan jartzeko eta birpentsatzeko topaketa da; espazio horiek dira, besteak beste: Lab-ak, maker space guneak, hacker space guneak, hacklab-ak, ikastetxeetako teknologia-tailerrak, teknologiari lotutako eskolaz kanpoko jarduerak...

Nori zuzentzen zaio topaketa? Teknologia formal eta informalari lotutako irakasleak, teknologia integratzen ikasi nahi duten agente eta ikastetxe formalak, kultura teknologikoari lotutako proiektuak garatzen dituzten kultura-erakundeak, teknologiari lotutako espazio alternatiboak (hacklab-ak, maker guneak...), eta abar.

 

DOKUMENTAZIOA

Argitalpena: "Lab-etan oihartzuna duten teknologia-ahotsak" (Inés Bebea, Diana Franco, Margarita Padilla, Estrella Soria)

Topaketaren bideoak eta elkarrizketak

 

PROGRAMA

 

Lekua: Z aretoa

9.00 // Izen-ematea

9.30  // Ane Rodríguez, Tabakalerako Proiektu Kulturalaren Zuzendaria // Ongietorria

9.45 // Diana Franco, Hirikilabsen arduradurana // Sarrera eta eguneko agenda

10.00 // Eulalia Pérez Sedeño (CSIC Filosofia Institutuko ikerkuntza-irakaslea) // Determinismo biologikoa eta dugun teknologia

11.00 // Kafea

11.30 // Blanca Ortiga, Isabel Tomás Pérez, Martu // Bi esperientzien arteko elkarhizketa FemTek (Bilbo) eta La_bekka (Madril)

12.30 // Margarita Padilla, Estrella Soria, Inés Bebea, Diana Franco: "Lab-etan oihartzuna duten teknologia-ahotsak" ikerketaren aurkezpena

 

Lekua: Hirikilabs

13.00 - 14.00 // Sorkin // Ikerketaren kontrastea I

14.00 - 15.00 // Bazkaria

15.00 - 18.00 //  Sorkin // Ikerketaren kontrastea II