Zientzia Astea 2018 - Zientzia Astea 2018 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zientzia Astea 2018

Semana de la Ciencia 2018

Zientzia Astea esaten diogu Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteari. Inguruan dutenagatiko jakin-mina sentitzen duten pertsona guztiei zuzenduta dago, izan gazteak, helduak, haurrak edo nerabeak. Horiek guztiek aukera izango dute zientzia ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta zientziari buruz hitz egiteko egunero-egunero arlo horretan lan egiten dutenekin.

Tabakaleran gauzatuko da UPV/EHUk edizio honetarako antolatutako programazioa, itsasoa ardatz nagusi gisa duena. Azken urte honetan, IMVECen eskutik, Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako Talde Irekia osatu da Hirikilabsen, itsasoari lotua. Talde horrek bi lantegi egiteko aukera izan du: batetik, lokatzen laginketa-lantegia, Ane García Artola ikertzailearekin; eta, bestetik, itsasoko uraren kalitateari buruzko lantegia, Natalia Méndez Merinorekin. Hirikilabsek bat egingo du Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearekin; horretarako, bi lantegien emaitzak ikusgai jarriko ditugu Hiritar Zientziaren Txokoan. Horrez gain, topaketa sinple bat egingo dugu Hackuarium-ekin, ingurumen-ikerketan aritzen diren beste espazio batzuk ezagutzeko eta nola egiten duten ikusteko.

Egitarau osoa

 

  • Data: Osteguna, 2018ko Azaroak 8 > Larunbata, 2018ko Azaroak 10
  • Hizkuntza: EU+ES
  • Sarrera: Librea
  • Norentzat: +6 urte