JoLabs - Ekin! - Zientzia ez da fikzioa - Elhuyar Fundazioa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zientzia ez da fikzioa

Haur eta gazteentzako zientzia txokoa

Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak landuko ditugu bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egingo ditugu.

Gazteak zientziaren hainbat unibertsotara gerturatu eta murgiltzeko bigarren edizio honetan, urtarriletik apirilera, ostiralero, gure inguruan zientzia noraino heltzen den ikusiko dugu eta uste baino gertuago dugula konturatu.

Zientzia da kuriositatea sortzea, galderak planteatu eta hauei erantzunak bilatzea; zientzia da harritzea, eta ikasitakoa besteei irakastea. Gazteei zientzilari batek sentitzen duen deskubritzeko grina transmititu nahi diegu, munduak sortzen dizkigun zalantzak planteatzeko tresnak eskaini eta egunerokoan zientzilari txiki izatera bultzatu. Zientzia modu atsegin eta entretenigarri batean, gauzen zergatia ulertu eta deskubritzeko.

Saioak: urtarrilak 25; otsailak 1, 8, 15, 22; martxoak 1, 8, 15, 22, 29; apirilak 5,12
Adina: 8-14 urte
 

Más actividades de JoLabs - Ekin!:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Elhuyar Fundazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko fundazioa