- Zinema hedatua: Bueltaka gabiltza eta suak kontsumitzen gaitu - Maite Alonso, Unai Ruiz Ameztoy | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zinema hedatua: Bueltaka gabiltza eta suak kontsumitzen gaitu

Zinema eta teknologia esperimentuak.

Lantegi trinko hau Hirikilabsen, EQZEren, Tabakalerako zinema-arloaren eta Sabadell bankuaren laguntzarekin lan egiten duen Zinema eta teknologiako lantaldeak proposatutako Zinema hedatuaren inguruko esperimentuen programaren parte da.

Lehen saio honetan, ikus-entzunezko pieza kolektibo bat sortzeko espazio egokia diseinatuko dugu hainbat lengoaia esploratzeko; horretarako, materialak eskuratu eta formatuak ikertuko ditugu proiekzioen, irakurketen eta performanceen bidez. Istripuaren, aldaketaren eta sortze-prozesuan gertatzen diren zirkunstantzia desberdinen aldeko pieza bat sortzean datza proposamena, ikasteko modu gisa.

Tailerra Zine_lab laborategi ireki eta parte-hartzaileak emango du. Proiekzio-plataforma gisa lan egiten du Zine_lab-ek, ekoizpen zinematografikorako hurbilketa desberdinetan interesa duten belaunaldi berriak bultzatzeko helburuarekin. Maite Alonsok eta Unai Ruizek sortutako proiektu honek teknologia analogikoaren eta digitaren arteko sinergiak bilatzea du helburu, super 8 eta 16 mm-ko filmen sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko bidean, prozesu osoa garatuz, digitalizatuz eta editatuz.

Guests

Maite Alonso

Giza Zienzietan Lizentziatua, Komunikazioko espezializatua