- Zinema hedatua: Organic 3D Filmmaking - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zinema hedatua: Organic 3D Filmmaking

Zinema eta teknologia esperimentuak

Workshop honen helburua 3Dan ikusmen eta soinu organikoa, 16 mm-ko filma, sintetizadore analogikoak eta Pulfrich 3D efektua erabiliz sortzea da, honetarako Instalazio% 100 analogikoa sortuko da, mugimenduan dagoen irudiaren fisikotasuna birsortu ahal izateko irudiaren eta soinuaren konbinazio sortzailea ulertuz. Mugimenduan dauden irudi abstraktuak pantailan agertuko dira, eta galaxia baten moduan biraka hasiko dira.

Lantegian, 16 mm-ko film gardena erabiliko dugu, margotu eta marraztuz gure eskuekin mugimenduan dauden irudiak sortzeko. Filma sortu ondoren, pelikula guztiak konektatuko ditugu bi bukle handi egiteko. Proiekzio bikoitza egingo dugu pantaila berean, eta 3Dko irudiak sortuko ditugu hortik aurrera. Azkenik, film-zerrenden soinu optikoa jasoko dugu, eta efektu batzuk gehituko dizkiegu, zaratatik abiatuta musika sortu ahal izateko.

 

Programa

10:00:

Zinema hedatuari buruzko sarrera.

Pulfruch 3D film bat egiteko moduari buruzko hitzaldia.

10:30:

Takashiren zuzeneko emanaldia "Space noise 3D" 20min

11:00:

Zinema egiten hasi

13:00:

Film guztia lotu eta begizta handi bat egin.

Proiekzio bikoitza eta erreprodukzioa, sintetizadorearekin eta filmaren soinu optikoarekin musika egin.