Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa - Donostia Zinemaldia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa

Donostia Zinemaldia

2016eko edizioaren sari banaketaren irudia.

2016eko edizioaren sari banaketaren irudia

Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa da Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, ikasleak, izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren irabazlea hautatuko dute.

Industria zinematografikoko profesional nabarmenen bisita jasoko du, beren filmak Donostian aurkeztera datozenean: Todd Haynes eta Christine Vachon (Wonderstruck, Perlak sailean), Raymond Depardon eta Claudine Nougaret (12 jours, Zabaltegi-Tabakaleran), José Luis Torres Leiva (El sueño de Ana, Zabaltegi-Tabakaleran), Marine Francen (Le Semeur, Zuzendari Berriak sailean) eta Nobuhiro Suwa (Le lion est mort ce soir, Sail Ofizialean). 

Aurten Topaketak bost egun iraungo ditu, irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, aurreko urteetan baino egun bat gehiago. Hala, Donostia Zinemaldiak talentu berriak sustatzeko estrategiaren inguruko sail garrantzitsuenetako bat indartzen du.

Bestalde, berariazko epaimahai batek; euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta Orona Saria esleituko du, Topaketaren laburmetrai berritzaileenari.

Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Panavision eta Orona Fundazioa ditu laguntzailetzat eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.

 

 

Irailak 25, astelehena

 

11:00 Irekiera EIECINE 2017

11:15 Klase magistrala 1, Raymond Depardon + Claudine Nougaret

Proiekzioa: 12 Jours, Raymond Depardon, Frantzia, 88', Zabaltegi-Tabakalera Saila

 

Irailak 26, asteartea

 

10:00 Film laburren lehiaketaren 1. saioa

13+, Nikica Zdunić, Academy of Dramatic Arts, Kroazia, 21'

Find Fix Finish, Sylvain Cruiziat y Mila Zhluktenko, University of Television and Film Munich, Alemania, 20'

11:45 Film laburren lehiaketaren 2. saioa

De Madrugada, Inês de Lima Torres, Escola Superior de Teatro e Cinema, Portugal, 30'

The Jungle Knows You Better Than You Do, Juanita Onzaga, LUCA School of Arts, Belgika, 20'

15:30 Klase Magistrala 2, Todd Haynes + Christine Vachon

Proiekzioa: Wonderstruck, Todd Haynes, AEB, 120', Perlak saila

 

Irailak 27, asteazkena

 

10:00 Film laburren lehiaketaren 3. saioa

L’Home Llop, Lluís Sellarés, ESCAC, Espainia, 21'

Ya Ostayus/I'm Staying, Grigory Kolomytsev, Russian State University of Cinematography (VGIK), Errusia, 20'

Heimat, Sam Peeters, Royal Institute for Theatre, Cinema and Sound, Belgika, 14'

12:15 Film laburren lehiaketaren 4. saioa

Fiora, Martina Juncadella y Martín Vilela, Programa de Cine de la Universidad Torcuato Di Tella, Argentina, 17'

Deux égarés sont morts, Tommaso Usberti, La Fémis, Frantzia, 27'

16:00 Klase magistrala 3, José Luis Torres Leiva, EIECINEko epaimahaiaren presidentea

Proiekzioa:

El sueño de Ana, José Luis Torres Leiva, Txile, 2017, 9’, Zabaltegi-Tabakalera saila

Obreras saliendo de la fábrica, José Luis Torres Leiva, Txile, 2005, 21’

 

Irailak 28, osteguna

 

10:00 Film laburren lehiaketaren 5. saioa

Vězení/ Imprisoned, Damián Vondrásek, Film and TV School of the Academy of Performing Arts in Prague, Txekiar Errepublika, 27'

Zeit Der Unruhe, Elsa Rosengren, DFFB - Berlin Film Conservatory, Alemania, 11'

Microcastillo, Alejandra Villalba García, Escuela superior de Cine – ESCINE, Mexiko, 22'

 

12:15 Film laburren lehiaketaren 6. saioa

212, Boaz Frankel, The Sam Spiegel Film and TV School- Jerusalem, Israel, 20'

Wandervogel, Mina Fitzpatrick, Northwestern University, AEB, 20'

 

16:00 Klase magistrala 4, Marine Francen

Proiekzioa: Le semeur, Marine Francen, Frantzia, Zuzendari Berriak saila, 98’

 

Irailak 29, ostirala

 

11:00 Klase magistrala 5, Nobuhiro Suwa

Proiekzioa: Le lion est mort ce soir, Nobuhiro Suwa, Frantzia, 2017, 103’, Sail ofiziala

Antolatzaileak:

Laguntzaileak:

DSS2016EU legatua:

Interesa dakizuke