- ZUbik - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

ZUbik

Zatoz laborategira

 

ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!

 

Urtarrilak 29 -- Hiru hitz, istorio bat! Izena eman

Hiru hitzetik abiatuta, istorio bat kontatuko dugu sormena eta ikus entzunezkoa landuz.

Otsailak 5 -- Ezuzteko instrumentua Izena eman

Platerak, edalontziak, arroza, txintxarriak, globoak, hilerako gomak! Aukeratu nahi dituzun materialak, testurak eta koloreak eta asmatu eta sortu musika instrumentuak!

Otsailak 12 -- Eman mugimendua pertsonaia ebakigarriei Izena eman

Partaide bakoitzak pertsonaia ebakigarri baten zatiak prestatu eta animazio ariketa desberdinak burutuko ditu tableteko aplikazio erraz baten bidez.

Otsailak 19 -- Xiringarabia Izena eman

Guk sortutako makina baten bidez sistema hidraulikoen funtzionamendua ikusiko dugu lantegi honetan.

Otsailak 26 -- Pastelak egingo ditugu? Izena eman

Pastel-pinturak egiten ikasiko dugu, errezeta erraz bati jarraituz, eguneroko materialekin eta geure eskuekin.

Interesa dakizuke

Lantegiak
2019-10-10 > 2020-03-12 - 18:00 - 19:00

Espazioa geurea egiteko ...

Lekua:

+ Info

Lantegiak
2020-01-14 > 2020-06-16 - 11:00-12:00 (Hilabeteko lehen eta hirugarren asteartean)

Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken...

Lekua:

+ Info